Asociación Cultural Scout Esperanza – Esperantza Eskaut Kultur Elkartea (IFZ: G-01163336; Elkarteen Erregistroan erregistratua; helbide soziala: Herrandarren kalea 33, Gasteiz) da http://www.esperantzaeskaut.org webgunearen titularra. Webgune honetara sartzeak pribatutasun-politika hau onartzea dakar. Bestalde, Asociación Cultural Scout Esperanza – Esperantza Eskaut Kultur Elkarteak beretzat gordetzen du pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea, gerta daitezkeen lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara, datuen babesaren arloan inplikazioak dituzten zerbitzu berrietara eta Interneten industriaren jardunbideetara egokitzeko.
Indarrean dagoen datu-babesaren arloko araudiarekin eta informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko araudiarekin bat etorriz, erabiltzaileak onartzen du erregistratzeko unean emandako datu pertsonalak, edo webguneko zenbait zerbitzutara sartzeko (foroetan, txatetan edo lehiaketetan parte hartzea, elkarteari posta elektronikoak bidaltzea, inkestak egitea eta abar) Asociación Cultural Scout Esperanza – Esperantza Eskaut Kultur Elkarteari emandako gainerako datuak, elkarte horren titulartasuneko fitxategietan sartzea. Datu horiek honako helburu hauekin tratatuko dira: eskatutako zerbitzuak behar bezala ematea; http://www.esperantzaeskaut.org webgunean zerbitzu pertsonalizatuak eskatzen dituzten erabiltzaileak behar bezala identifikatzea; http://www.esperantzaeskaut.org webgunean erregistratutako erabiltzaileei buruzko azterlan estatistikoak egitea, emandako zerbitzuak hobetzeko neurriak diseinatu ahal izateko; oinarrizko administrazio-zereginak kudeatzea; eta erabiltzailea informatuta mantentzea, posta elektronikoaren bidez edo beste edozein bitartekoren bidez, Asociación Cultural Scout Esperanza – Esperantza Eskaut Kultur Elkartearekin edo harekin lankidetzan diharduten hirugarren elkarteekin lotutako berritasunen inguruan.
Asociación Cultural Scout Esperanza – Esperantza Eskaut Kultur Elkarteak konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean gordetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko duen betebeharra betetzeko, eta, horretarako, bere gain hartzen ditu datu horiek aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko behar diren neurri teknikoak, antolamendukoak eta segurtasunekoak, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoaren arabera. Edonola ere, erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren erantzule, eta Asociación Cultural Scout Esperanza – Esperantza Eskaut Kultur Elkarteak eskubidea izango du erregistratutako zerbitzuetatik kanpo uzteko datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro, Zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterik gabe.
Edozein erabiltzailek noiznahi erabil dezake emandako edo webgunean agertzen diren datu edo irudi pertsonaletara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea, Asociación Cultural Scout Esperanza – Esperantza Eskaut Kultur Elkarteari idatziz eskatuta, Herrandarren kalea 33 (Vitoria-Gasteiz).